XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

29. AZPITALDEA, IBILGETU-HORNIDURAK.

Honako hau da azpitalde honen egitura:

29. Ibilgetu-hornidurak

291. Ibilgetu inmaterialaren baliogaleragatiko hornidura

292. Ibilgetu materialaren baliogaleragatiko hornidura

293. Taldeko enpresetako epe luzerako balore higigarrien baliogaleragatiko hornidura

294. Enpresa elkartuetako epe luzerako errenta finkoko baloreen baliogaleragatiko hornidura

295. Taldeko enpresetako epe luzerako kredituen baliogaleragatiko hornidura

296. Enpresa elkartuetako epe luzerako kredituen baliogaleragatiko hornidura

297. Epe luzerako balore higigarrien baliogaleragatiko hornidura

298. Epe luzerako kredituen kaudimengabeziatarako hornidura

Azpitalde honetako kontuak balantzearen pasiboan agertuko dira, inbertsioa txikiagotuz.

Ibilgetu-horniduren bidez galera itzulgarriek eragindako balio-aldaketak zuzentzen dira.

Hiru hornidura-mota bereizten dira Kontabilitate-Planean:

- Kaudimengabeziatarako hornidurak.
- Balore higigarrien hornidurak.
- Ibilgetu material eta inmaterialen baliogaleragatiko hornidurak.

Hornidurak zuzkitzearen arrazoia zuhurtzi printzipioaren aplikazioan datza.